Josu Arregi andoaindarra, Espaniako Openean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 19a, 10:43

Igandean ospatu zen, Zangozan, mendiko bizikletako Espainiako Opena. Lokatzaren eraginez, oso lasterketa gogorra izan zen igandekoa. Postu onean hasi zuen lasterketa Josu Arregik baina bi zulatu eta eroriko baten ondorioz, denbora galdu zuen. Lasterketa uztear zegoela, Asier Urdaibai taldekideak bere bizikletako gurpil bat utzi zion eta Josuk 28. postuan sailkatzea lortu zuen. Zorionak egindako lanagatik. 

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!