Sanjuanetarako proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 26ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 18a, 14:53

Andoaingo Hezkuntza eta Kultura lansailak jakinarazi duenez, aurtengo Sanjuanetako egitarauan sartuko diren ekintzen inguruko proposamenak aurkezteko epea apirilaren 26an amaituko da. Proposamenak Bastero kulturguneko bulegoan aurkeztu beharko dira, goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Proposamenak ahalik eta zehatzen deskribatu beharko dira: ekintzaren eguna eta ordu zehatza, aurrekontua, azpiegitura eta beste beharrak. Gaineratu dutenez, oso garrantzitsua da proposamenean bi egunen aukera ematea, egun berean bi edo hiru ekintza elkartuko balira, bigarren egunak aldaketa egiteko aukera emango lukeelako. 

Bestalde, jaien hasieraz hitz egiteko bigarren bilera apirilaren 9an egingo da, 19:00etan Urigain kultur etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!