AEKren esker onak eta Baionarako autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 18a, 13:57

Andoaingo AEK-k eskerrak eman nahi dizkie Korrika 18n parte hartu duten denda, taberna, kilometroa erosi duten kolektibo, talde eta eragileei, eta oro har, andoaindar guztiei "18. Korrikaren hasiera indartsua eta parte hartzailea izatea lortu dugulako".

Bestalde, Andoaingo AEK-k Korrikaren amaiera festara joateko autobusa antolatu du. Autobuserako  txartelak 10 eurotan eros daitezke Irunberri tabernan eta AEK euskaltegian (943591704). Autobusa goizeko 10:00etan aterako da Beheko plazatik, eta Baionatik arratsaldeko 20:00ak inguruan abiatuko da bueltan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!