Mikel Imaz eta Jon Ezenarro Gipuzkoako trinketeko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko martxoaren 18a

Oiarpeko pilotariei 40-17 irabazita, hirugarren aldiz jantzi dute urnietarrek Gipuzkoako trinketeko txapela, oraingo honetan, jubenilen mailako lehen urtean. Partidaren hasieran oiartzuarrak aurretik jarri ziren, baina Imaz eta Ezenarro neurketan sartzen joan ahala, erraz nagusitu ziren Oiarpeko pilotarien aurrean.