Datorren asteazkenean, hilaren 20an ospatuko da Urnietan 2013ko Zuhaitz Eguna. Goizeko 11:00etan, Egape eta Presentación de María eskoletako 81 gaztetxok (Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek) zuhaitzak landatuko dituzte Urbita kaleko Burnibide Parkearen ondoko zelaian.
Hamar udareondo aldatuko dituzte. Haien ezaugarri nabarmenena udaberrian ematen duten lore txuria da, Euskal Herriko lorategi askotan erabilia dena eta udazken aldean hosto koloretsuz betetzen dena. Burnibide Parkearen diseinu berria kontutan hartuko da zuhaitz horiek kokatzeko garaian.
Ikasleek Urnietako lorategien mantenuaren ardura duen CESPA enpresako langileen laguntza izango dute zuhaitzak landatzeko. Ekitaldia 12:30erako bukatuko da, ikasleak eskolara itzul daitezen. Udalak, herritar guztiak ere gonbidatu ditu ekimen honetan parte hartzera.