Anaki haur kapritxoso eta kontsumista da, eta Kotaro robota ezagutzen du, denden kanpoaldean izaten diren makina horietako bat, txaponen bidez mugitzen dena. Anakiren ezusterako, Kotarok hegan egiteko gaitasuna du, eta hainbat planeta ezagutu eta abentura zoragarriak biziko dituzte biek.
Oso estetika berritzailea eskaintzen du ikuskizun honek. Logela Multimedia konpainiakoek ikusentzunezko diziplina artistiko anitzak eraman dituzte antzerkira; besteak beste, bideoa, animazioa, argiak, soinua, musika eta antzezpena. Horrela, mundu digital organikoa sortzen dute taula gainean.
Edukiei dagokienez, gainera, hainbat gai eta balore lantzen dira bertan: kontsumismo basatia, ausardia eta elkartasuna, laguntasuna, ekologia, elikadura osasuntsua, etab.
Esan bezala, 16:30ean izango da igande honetan Gurea antzokian. Sarrerek 4 euro balio dute haur zein helduentzat, eta leihatilan bertan erosi behar dira.