Korrika 18 Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 14a, 19:13

Korrika txikiaren ondoren, merendola egin, eta Korrika nagusiaren zain egon dira adunarrak, giro ederrean. Andoain zeharkatu ondoren, Iñaki Gorostidik hartu du Adunako lehen lekukoa eta aldapan gora, herrigunera iritsi da Korrika 18. Ehunka herritar zituen zain bertan eta guztiek ere, gogotsu egin dute lasterka. Herriari itzulia eginda, Zizurkil aldera abiatu da euskararen aldeko lasterketa.

Argazkiak ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!