Martxoaren 16an, goizeko 10:00etatik aurrera irekiko da izen-emateko epea Errebote plazan. Parte hartzea doakoa izango da eta lehiaketan edozeinek parte hartzeko aukera izango du. Parte hartzaileek nahi adina argazki aurkeztu ahal izango dituzte. Argazkien kargatzea plazan bertan egingo da 11:00etatik 13:00ra bitartean.
Presoek euren erabakiak hartu ondoren, lan guztiak ekainaren 13tik 15era bitartean Aljibean egongo dira ikusgai. Ekainaren 15ean, eguerdiko 12:00etan Aljibean izango da sari-banaketa. Bi sari banatuko dituzte, alde batetik, epaimahaiaren saria eta bestetik, publikoaren saria; erakusketara gerturatutakoek beren botua emateko aukera izango baitute.