Urnieta Balerdi Harategia senior mutilek Amenabar Zarauzko taldeari bisita egingo diote larunbatean 16:00etan. Hirugarren dira urnietarrak, eta Amenabar lau puntura dute. Partida bat gutxiago jokatuta, larunbatean irabaziz gero bigarren posturako borroka bete-betean sartuko lirateke. Ez dute lan erraza izango. Urnietan jokatutako norgehiagokan lau goleko aldearekin galdu zuten. Gainera, lesioak medio, taldekide askok ezingo dute jokatu.
Bestetik, infantil mutilen Urnieta Guria Kafetegia taldeak Elgoibarren jokatuko du larunbatean 11:00etan. Urnieta Mecanizados Kamox kadete neskak, berriz, lehen postuari eusten saiatuko dira; Ereintzaren aurka jokatuko dute larunbat eguerdian Beraunen. Kadete mutilen Urnieta Bosteko Jatetxea taldeak etxetik kanpo jokatuko du larunbatean 16:00etan. Sailkapenaren erdialdean dira Urnietako mutilak, eta garaipenak goiko postuetarako bidea emango lieke. Infantil nesken Urnieta Bosteko Jatetxea taldeak, bestalde, Bidebietan jokatuko du Egiaren aurka larunbatean 18:00etan. Infantil nesken Urnieta Guria Kafetegia taldeak Zumarragan du hitzordua igandean 11:00etan.
Azkenik, senior nesken Urnietan London School eta kadete nesken Urnieta Bosteko Jatetxea taldeei atsedena dagokie. Jubenil nesken Urnieta HK10 taldeak, berriz, atzeratu egin du asteburu honetan jokatzekoa zuen partida.