Korrika 18ren alde hainbat ekintza burutzen ari dira Adunan. Atzo astelehena, esaterako, Loatzo musika eskolako hainbat kidek kontzertua eskaini zuten. Lehenik dultzaina doinuak eskaini zituzten plazan eta ondoren, kultur aretoan, orotariko instrumentuak entzuteko aukera izan zen. Jaialdiarekin amaitzeko, merienda banatu zitzaien parte hartzaile guztiei. Bestalde, ekitaldiekin jarraituz, Adunako eskolak ostegunean, arratsaldeko 15:30ean Korrika txikia egingo du Plaza inguruan.