Eguraldi bikaina lagun, atzo, hilak 10, ospatu zen X. Aiztondo Klasika. Asteasun hasi eta Zizurkil Goian izan zuen amaiera lasterketak. Guztira, 27 taldetako 189 txirrindularik hartu zuten parte Espainiako Koparako puntuagarria den proba entzutetsu honetan. GSport Valencia Terra i Mar taldeko Vicente Garcia de Mateosek irabazi zuen lasterketa. Mendiko saria ere berak eskuratu zuen.