Burnibide Parkeko proiektua herritarrei aurkeztuko die Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 11a, 09:50

Bihar izango da bilera, martxoaren 12an,  arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan

Urnietako Udalak Burnibide Parkeko proiektua herritarrei aurkezteko bilera irekia antolatu du. Martxoaren 12an izango da, asteartez, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Burnibide Parkeko egitasmoaren zehazte lanetan herriko gazteek eta beste zenbait bizilagunek hartu zuten parte. "Haien ekarpenak baliagarriak izan zaizkigu proiektua diseinatu eta definitzeko garaian. Jada diseinua eta esleipena zehaztuta, zentzuzkoa iruditzen zaigu ekarpen prozesu horretan parte hartu dutenei eta, oro har, gure bizilagun guztiei proiektuaren berri bertatik bertara ematea", azaldu du Mikel Pagola Urnietako alkateak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!