“Bideko sentipenak” ikuskizuna, bihar, Olaederran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 8a, 14:26

Azkoitia-Azpeitiako Sahatsa dantza taldeak “Bideko sentipenak” ikuskizuna aurkeztuko du bihar, larunbata, 22:30ean Olaederra kiroldegian. 

Sahatsa dantza taldeko arduradunen hitzetan, “oinarri zaharretan oinarritutako erakustaldia da eta askotariko elementuak jasotzen ditu: maiatzeko erreginak, ezpata dantzariak, erromeriak… Sentimendua eta trebezia elkartzen dituen ikuskizuna da”. Bideko sentipenak izeneko emanaldiak dantza tradizionalak eta berriak uztartzen ditu eta musikari dagokionez ere, konpositore handien lanak izango dira entzungai, hala nola, Sorozabal edota Olaizolarenak.

Emanaldia Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian izango da ikusgai larunbat honetan, hilak 9, 22:30ean. Sarrerak www.barrabarra.eu webgunean (5€) edota  egunean bertan, 21:45etatik aurrera eskuratu ahal izango dira  Olaederra kiroldegian 6€ren truke.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!