Urnietako Udalaren adierazpen instituzional bateratua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 8a, 11:19

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Urnietako Udaleko alderdi politiko guztiek adierazpen instituzional bateratua onartu dute.

"Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, euren eskubideak lortu eta defendatzeko borroka egin duten eta borrokan jarraitzen duten mundu guztiko emakumeak omentzeko eguna da, baita feminismo gizateriarentzako beharrezkoak diren baloreetan oinarritutako kultura eta filosofia dela aitortzeko ere. Berdintasunak pertsona guztien autonomia garatzen laguntzen du, elkartasun  balioak indartzen ditu eta demokrazian aurrera egitea ahalbidetzen du. Berdintasuna, gizarte osoarentzat onuragarria den giza eskubidea da.

Horrez gain, aldarrikapen eguna ere bada, asko aurreratu den arren, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun erabatekora iristeko bidea luzea izango dela aurreikusten baita. Benetako berdintasunak erronka izaten jarraitzen du.

Hala ere,  konpromisorako eguna da beste ezeren gainetik. Horregatik, berdintasun egoerara iristeko beharrezkoak diren ekintza guztiak bultzatzen jarraituko dugula berresten dugu, gizarte solidario eta demokratiko bat eratzen lagunduz.

Eskubide berdintasunerantz joko bada beharrezkoa da gizartek modu bateratuan eta etenik gabe lan egitea, baita alderdi politiko zein botere publikoek ere. Horregatik, adierazpen hau, egunotan ohiko aldarrikapenetatik haratago, urte guztian zehar mantenduko dugun jokaera izan dadin nahi dugu. 

Urnietako Udalaren lehentasunen artean daude:

- Urnietako Udalaren ekintza guztietan kontuan hartzea genero ikuspegia kontuan hartzea, proiektuak eta programak aztertu, garatu eta ebaluatzeko orduan.

- Urnietako emakumeen artean elkarrekintza sustatzea.

- Genero indarkeriaren aurkako politikak berdintasun politikekin uztartzea, bereziki, gazteei zuzenduriko sentsibilizazio kanpainak indartuz".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!