Gizarte Zerbitzuetako batzordearen adierazpena Tibeteko herriaren giza eskubideen eta askatasunaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 8a, 10:59

Martxoaren 10ean tropa txinatarren inbasioaren eta okupazioaren aurkako altxamenduaren urteurrena ospatuko da Tibeten

"Tibetek Txinakoaren bestelako nortasun nazional, kultural eta erlijiosoari eutsi dio historian zehar. Herrialde independentea zen, estatu ugarik aitortutakoa, Txinak 1949an inbaditu zuen arte. 1949ko inbasioaren ondoren, krudeltasun itzeleko hainbat hamarkada izan dira, non indar okupatzaileek herri tibetarra eta herri hau identifikatzen duen guztia suntsitu nahian aritu diren, sarraskiak eginez, torturatuz, kartzelaratuz, desagerraraziz eta ia denak antzutuz eta beraien ondare kulturala eta ekologikoa indarrez suntsituz.

Errepresioa eta poliziaren etengabeko jazarpena jasaten duten arren, emakume eta gizonezko tibetarrek egunero salatzen dute beraien giza eskubideen urratze sistematikoa, setio-egoera eta aldarrikatzen dute BERE HERRIARENTZAKO ASKATASUNA ETA DALAI LAMAren itzulera.

Ezkutuko erresistentziak kaleak hartu ditu, hamarkada hauetan hainbatetan nazioarteko komunitatearen arreta deituz. Lehenengo protestak Lhasan izan ziren, laurogeiko hamarkadan eta horien ondorioz, ia belaunaldi oso bat kartzelaratua izan zen Tibeteko hiriburuan.

Hala ere, milaka ikasle, nekazari eta nomadak jarraitzen dute modu baketsuan manifestatzen haien bakarkako eta taldeko eskubideen alde, besteak beste, hezkuntzan hizkuntza tibetarra erabiltzea aldarrikatuz, populazio nomadaren indarrezko birkokalekuaren amaiera eskatuz, errekurtso naturalen espoliazioa bukatzeko eta ekosistema tibetar ahularen aldeko errespetua eskatuz.

Dena den, 2009tik gizonezko eta emakumezko gazte tibetarrak ari dira beste mota bateko protestak egiten, denetik gogorrenetakoa dena, auto-inmolazioa, alegia. Gaurko egunera arte konfirmatuta dauden 99 kasuek adierazten dute agintari txinatarrak gogortzen ari direla zapalkuntza, diskriminazioa eta herri honen eskubideak eta oinarrizko askatasuna urratzen.

Presazkoa da. Isileko genozidio hau gelditu egin behar da, oraindik garaiz gaude.

Nazioarteko komunitateak, giza eskubideen eta munduko bakearen aldeko sustatzaile den aldetik, ekintza koordinatu zehatzak bideratu behar ditu gobernu txinatarrak bere politika alda dezan, bermatzeko herri tibetarraren eskubideak bereziki eta herri txinatarrarenak, orokorrean.

HORREGATIK

1. Andoaingo Udalak Eusko Jaurlaritzari eta Estatuko Gobernuari eskatzen die Europar Parlamentuaren 2000ko uztailaren 6ko ebazpenaren ildoei jarraitzeko, non "gobernu kideei eskatzen zaien aintzat hartzeko, zinez, erbestean dagoen gobernu tibetarra Tibeteko herriaren ordezkari legitimotzat aitortzeko aukera".

2. Andoaingo Udalak Eusko Jaurlaritzari eta Estatuko Gobernuari eskatzen die dagozkion guneetan sustatu ditzatela Txinako Gobernuaren eta erbestean dagoen Gobernu tibetarraren arteko negoziazioak, horrela, Tibeteko herriari esparru guztietan autonomia osoa bermatuko dien akordioa lortzen laguntzeko, esparru politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean, defentsa-politikaren eta kanpo-politikaren salbuespenekin.

3. Andoaingo Udalak Eusko Jaurlaritzari eta Estatuko Gobernuari eskatzen die giza eskubideek Tibeten duten egoerari buruzko gaia sartzeko bere agendetan, etorkizunean Txinako agintariekin izan ditzaketen topaketetarako.

4. Andoaingo Udalak Estatuko Gobernuari eskatzen dio berehala erantzuteko Europar Legebiltzarraren 1998ko urtarrilaren 16ko eta 2002ko apirilaren 11ko ebazpenei, eta, beraz, babesteko EBren ordezkari iraunkor bat izendatzea, Tibeterako europar politika diplomatikoa koordinatuko duena.

Eta proposatzen da tibetar bandera Udaletxeko balkoian jartzea 2013ko martxoaren 10ean".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!