150 txirrindulari inguru
Oraindik gonbidatuak zehazteko badaude ere, estatu mailako 18 talde izango direla zehaztu du Ramon Aiertzak: “Espainiako Federazioan sailkatutako lehen 18 taldeak ariko dira lehian eta bestetik, gonbidatutako lau talde”. Era berean, bi kategoriatako txirrindulariak lehiatuko dira: Elite mailakoak eta 23 urtez azpikoak (Sub-23). Espainiako Koparen baitako froga izango da Asteasutik abiatu eta Zizurkil Goian amaituko dena, zalantzarik gabe, zer ikusirik eskainiko duena.
Aurtengo ibilbidea
Asteasutik abiatu eta Zizurkilera iritsi bitartean, 140 kilometroko ibilbide luzea egin beharko dute txirrindulariek. Hauxe da ibilbidea:
- Asteasutik abiatuta, Villabona, Irura, Anoeta, Tolosa, Alegia, Ikaztegieta, Legorreta eta Itsasondo zeharkatu eta Ordiziaraino (10:37).
- Itzulera bide beretik egingo dute, Alkizako bidegurutzeraino iritsi arte. Handik Larraulgo bidegurutzetik barrena Asteasura (11:19) joango dira.
- Asteasutik, Zizurkilera, Adunara eta Villabonara. Ondoren, Alkizako nahiz Larraulgo bidegurutzeak igarota, Asteasura (4 itzuli).
- Laugarren itzulian, Alkiza herrira igo beharko dute (12:48). Handik Anoeta, Irura eta Villabona zeharkatu, eta ondoren, Alkizako nahiz Larraulgo bidegurutzeak igarota Asteasura. Gero, Zizurkildik barrena Adunara eta Villabonara. Amaitzeko, Villabonatik Asteasura eta Asteasutik Zizurkilera igo beharko dute. Bertan izango da helmuga.
Garaileen zerrenda
Hara hemen, 2003 urtean proba antolatzeari ekin ziotenetik gaur egunera arte, Aiztondo Klasikan lehen postuan helmugaratu diren txirrindulariak, urtez urte:
- 2012-III-11: Ibai Salas Zorrozua.
- 2011-III-13: Eduard Prades Reverte.
- 2010-III-07: Víctor de la Parte González.
- 2009-III-08: Jorge Martín Montenegro.
- 2008-III-02: David Belda García.
- 2007-III-04: Oscar Pujol Muñoz.
- 2006-III-05: Didac Ortega Orts.
- 2004: Carlos Castaño Panadero.
- 2003: José Angel Gómez Marchante.