Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, I. Film Laburren Erakustaldia antolatu du Urnietako Udalak. Bihar izango da, martxoaren 8an, gaueko 22:00etan Saroben, eta emakumea hizpide izango duten hamar film labur proiektatuko dira.
Sarrera doakoa izango da, eta bertaratzen direnek film guztiak ikusi ondoren bozkatzeko aukera izango dute. Red de cortometrajes ekimenaren arduradunek emango diote saria bozkatuena izan den film laburrari, hainbat aste aurrerago.
Miren Martiarena Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak herritar guztiei luzatu nahi izan die ostiralean Sarobera gerturatzeko gonbita.
Hauek dira eskainiko diren film laburrak:
- La boda (12').
- Recursos humanos (4').
- Desayuno con diadema (18').
- No aguanto a tus padres (4').
- Hablando en plata (3').
- Ojos que no ven (15').
- La entrevista (3').
- Anacos (6').
- Deazularrojo (5').
- Atocha 70 (10').