Pilotari Ttipi festa Iparraldeko pilota eskoletako haurrek parte hartzen duten pilota jaialdia da. 4 astez, partidak jokatzen dituzte eta azken egunean, finalean, hegoaldeko pilotariak gonbidatzen dituzte. Aurten, Adunako eta Zizurkilgo pilotari gazteak izan dira bertan eta giro ezin hobeaz gozatu ahal izan dute. Beste 200 haurrekin batera pilota partida ederrak jokatu dituzte eta sari mordoekin itzuli dira etxera.
Datorren urtean, gainera, Angeluko Ardohytarreko arduradunek jakinarazi dutenez, Txulobi eta Ziotzako pilotariez gain Amasa-Villabonako Behar-Zanako haurrak ere bertan izango dira.