Antolatzaileek bi ibilaldi jarri dituzte aukeran: 22 kilometrokoa bata eta 45 kilometrokoa bestea. Azken hau, 12. Euskal Herriko Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria da. Ibilaldietan izena emateko bi aukera daude: martxoaren 22ra bitartean, www.zirkuitua.com webgunearen bitartez, edo egunean bertan. Informazio guztia www.aizkardi.com webgunean aurki daiteke. Hauek dira ibilbideak:
Ibilaldi motza: Villabona (61m)- Lepasoro (105m) - Eskatzu (512m) - Andatza (560m) - Juanasoro (330m) - Atxulondo (165m) - Erdoizta Basoa (370m) - Belkoain (489m) - Basopeta (300m) - Villabona (61m).
Irteera goizeko 08:00etan izango da, Malkar plazatik.
Ibilaldi luzea: Villabona (61m) - Basopeta (300m) - Eskatzu (512m) - Andatza (560m) - Juanasoro (330m) - Oria-Lasarte (25m) - Gurutzeta(165m) - Santa Barbara (239m) - Hernani (45m) - Onddi (540m) - Arlegor (600m)- Adarra (814m) - Eteneta (710m) - Lapurtxulo (590m) - Leizaran ibaia (70m) - Mandabieta (250m) - Villabona (61m).
Irteera goizeko 06:30ean izango da, Malkar plazatik.