Lokotxak, harrapaketa, brileta, baloi eseria, azeriak oiloak eta sugeak, erreleboak,zakuak, sokasaltoa, txingak, sokatira, zapitxoa eta buztanak kentzea; horiexek izango dira egingo diren jolasak.
Topaketen ordutegia honako hau izango da:
9:45 Harrera
9:50 Jolasak hasiko dira
10:45 Hamaiketakoa
11:10 Berriro jolasek hasiera
12:05 Bukatu
Tolosaldea eskualdeko eskola txikiek hartuko dute parte kirol topaketan:
Txalburu LHI (Abaltzisketa), Aduna LHI, Albiztur LHI, Alkiza LHI, Imaz bertsolaria LHI (Altzo), Muñagorri LHI (Berastegi), San Andres LHI (Berrobi), Txinkorta LHI (Bidegoian), Balentzategi LHI (Gabiria), Ikaztegieta LHI, Itsasondo LHI, Juan XIII LHI (Lizartza), San Millan LHI (Zizurkil), Olaberria LHI eta San Martin LHI (Errezil).