Pilota eskolako izen-ematea zabalik
Behar Zana pilota eskolak modalitate desberdinak eskaintzen ditu, besteak beste, esku pilota, pala, Joko Garbi eta Errebotea. Martxoaren 3an osapatutako batzarrean, delegatua aldatzearekin batera, pilota eskolako izen-ematea berriz irekitzea erabaki zuten. Hori horrela, interesatuek Villabonako Behar-Zana pilotalekura hurbildu beharko dute astelehen edo asteartetan (17:30-19:00) eta Imanol Arrutik emango dizkie azalpen guztiak. Horrez gain, 647 781 410 telefonora deituta ere eman daiteke izena.