Josu Arregi andoaindarrak ondo hasi du mendi bizikleta denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 5a, 10:34

Ziklokros denboraldia amaituta, atseden hartu du aste batzuetan zehar eta orain, mendi bizikletako denboraldiari ekin dio Josu Arregi andoaindarrak. Nafarroako Izkue herrian Caja Rural kopako lehen lasterketa jokatu zen asteburuan eta Josuk elita mailako  13. postuan sailkatzea lortu zuen. Bi aste barru, Espainiako kopako lehen lasterketa izango da Zangotzan. Bertan lehiatuko da txirrindulari andoaindarra. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!