Poxta Zahar Taldearen bilera ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 5a, 09:36

10. urteurrena ospatzeko jaialdiaren antolaketa izango dute hizpide nagusi, 22:00etan Informazio Puntuan.

Poxta Zahar Urnietako Gazte Kuadrilen taldeak 10. urteurrena beteko du aurten. Apirilaren 27an jaialdia ospatzeko asmoa dute, eta hori antolatzeko bilera deitu dute ostiral honetarako, hilaren 8rako.
Bilera gaueko 22:00etan izango da Informazio Puntuan eta, adierazi dutenez, “guztiz irekia da, herritar guztiak animatu nahi ditugu bertan parte hartzera”.
Esanda bezala, apirilaren 27ko jaialdiaren antolakuntza izango dute aztergai nagusi, baina urtean zehar egin nahi diren ekintzen inguruko proposamenak ere jasoko dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!