Pintura erakusketa zabalduko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 1a, 14:44

Itziar Nazabal margolari altsasuar gazteak, bere gorputz erotikoen koadroak eta Marokoko kale eta paisaien margoak ikusgai jarriko ditu Atxulondo Kultur etxean. Igandean egingo dute inaugurazioa, 19:00etan hasita: Chill out arabiarra jarriko dute eta sabel dantza dantzatuko du Jaione Albenizek (Titiriteroak), nahi duenak, tea mentarekin eta pasta magrebiarrak dastatuko ditu eta txanpain koktela, marrubiak txokolatearekin... ere izango dira. Margoak salgai egongo dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!