ANDOAINGO GUDUA ekimenaren bultzatzaileek dei egiten diete ekimenean jakin-minik eta edonolako asmorik izan dezaketen guztiei, etor daitezen datorren asteazkenean, martxoaren 6an iluntzeko 19:00etan Urigain kultur etxeko bilera gelan egingo den batzarrera.
Batzarrean egitasmoaren zirriborroa aurkeztuko da eta lan-batzordeak osatzea aztertuko da; bide batez, ikuskizuna osatuko duen lagun taldearen kopurua kalkulatuko da.
Talde ezberdinek ekimenaren ematen dioten laguntzaren arabera erabakiko da aukerarik badagoen ala ez antzezpen historikoa antolatzeko.
Beraz, herritarrak azal daitezen dei egiten dute, baita huts-hutsik parte hartu nahi dutela esan besterik egin nahi ez dutenak ere.