AGUR ESATEA filma asteburuan Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 28a, 13:14

1937an Santurtzitik Ingalaterrara eramandako 4.000 haurren istorioa kontatzen du

'Agur esatea' filma ikusi ahal izango da asteburuan Urnietako Saroben; ostiralean eta igandean eskainiko da, arratsaldeko 18:30ean. Gernikako bonbardaketaren ostean, 1937an, Santurtziko kaitik Ingalaterrara eramandako ia 4.000 haurren istorio bitxia kontatzen da. Izaskun Arandia tolosarrak egin ditu produkzio eta gidoilari lanak eta Saroben izango da proiekzioaren nondik norakoak azaltzeko.

 

*Oharra: Asteburu honetan Saroben proiektatuko den filma 'Hotel Transylvania' dela agertzen da aste honetako Aiurri astekarian, baina informazio hori okerra da. 'Agur esatea' da asteburuan eskainiko den filma. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!