Udalak Saharako bandera jarri du udaletxeko balkoian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 27a, 12:30

Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra aldarrikatu zela 37 urte betetzen direla eta, Euskal Herriko Lagunak Mendebaldeko Saharakoekin Bat taldeak Andoaingo Udalbatzari mozio bat aurkeztu dio, eta beste hainbat gauzen artean, otsailaren 27an Mendebaldeko Saharako bandera udaletxean zintzilikatzea berresten du. Hala, Andoaingo Udalak bandera hori udaletxeko balkoian jarri du gaur.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!