Poxta Zahar elkartearen logo berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 26a, 08:49

Poxta Zahar Urnietako Gazte Kuadrilen Taldeak 10.  urteurrena beteko du aurten, eta hori dela eta logo berri bat ateratzekotan dabiltza, logo zaharrari aldaketa batzuk egin eta esaldi batzuk erantsita. Hori dela eta, inork logo berriaren inguruko proposamenik egin nahiko balu, deialdia zabaldu dute, eta martxoaren 8ra bitarte poxta_zahar@live.com helbidean jasoko dituzte. Deialdia guztiz irekia da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!