XI. Zizurkilgo Blues Gaua, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 22a, 10:16

Blues musikaz gozatzeko aukera izango da bihar, Zizurkilgo hiru tabernatan. Gaueko 22:00etan, Joan Pau Cumellas eta Miguel Talavera kataluniarrek eskainiko dute lehen blues saioa, Atxulondo tabernan. The romanticos taldeak hartuko die txanda, gaueko 23:30etan Pasus tabernan, eta gauari amaiera emateko, Gaby Jogeix ariko da Egarri tabernan, 01:00etan hasita. Blues musikaz gozatzeko aukera paregabea beraz bihar, Zizurkilen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!