Sagain taldearen mendi irteera, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 21a, 13:31

Euskal Herriko kosta inguruan egiten dituzten irteeren laugarren etapa egingo dute igandean Sagain mendi taldeko kideek. Pasaia eta Donostia arteko bidea egingo dute. Goizeko zortzietan Asteasuko plazan elkartu, eta trenez joango dira Pasaiara. Itzulera, arratsaldean egingo dute. Izena ematea, Asteasuko kiroldegian egin beharko da, bost euro ordainduta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!