Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia eta Galder Perez aktoreak izango dira bihar, ostirala, Amasa-Villabonako Gurea antzokiko oholtza gainean. La lechuga umore beltza oinarri duen antzezlana da; elkar jasaten ez duten senitartekoak koman dagoen aitaren urtebetetze ospakizunean elkartuko dira eta bertan familia zoriontsuaren eredua, gaixotasun terminala, zahartzaroa eta heriotza izango dituzte mintzagai. Emanaldia gaueko 22:30ean izango da. Sarrerak, berriz, leihatilan bertan erosi ahalko dira 8€tan.