1936 ikuskizunerako sarrerak hilaren 27an jarriko dira salgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 20a, 15:41

Urnietako Saroben eta Lekaion eta Andoaingo Ernaitza eta Stop liburu-dendetan erosi ahal izango dira

Martxoaren 16an eta 17an eskainiko da Urnietako Saroben 1936 ikusizkuna, arratsaldeko 17:00etan, eta astebete geroago, hilaren 23an, Andoaingo Basteron ere antzeztuko da, 17:00etan eta 20:00etan.

Emanaldi horietarako sarrerak otsailaren 27an jarriko dira salgai. Urnietako Saroben eta Lekaion Urnietako zein Andoaingo saioetarako sarrerak erosi ahal izango dira, eta Andoaingo Ernaitza eta Stop liburu-dendetan Andoaingo emanaldietarako sarrerak soilik salduko dira.

Pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera erosi ahal izango ditu. Aldez aurretik erosiz gero 4 euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan, 5 euro. Emanaldien egunetan ordubete lehenago jarriko dira sarrerak salgai, geratzen badira, noski.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!