Zizurkilgo Udal aurrekontuen aurkezpena, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 20a, 12:43

Atxulondo kultur etxean egingo dute Udal aurrekontuen aurkezpena, 19:00etan hasita. Herritarren parte hartzea sustatu da 2013ko aurrekontua osatzeko eta gaur azalduko dute lan horren emaitza. Urtean zehar egingo diren lanen inguruko azalpenak emango dituzte. Euskaraz egingo dute aurkezpena eta inork gazteleraz jarraitu nahiko balu, beharrezko dokumentazioa banatuko zaio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!