Inaugurazio ekitaldian izan dira Andoaingo eta Urnietako Udaletako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak. Ana Carrerek eskerrak eman dizkio Aldundiari "mugikotarsuna hobetzeko egiten ari den ahaleginagatik", eta zentzu berean, Mikel Pagolak ere Aldundiaren lana azpimarratu du, "azkenean andoaindarrak eta urnietarrak izango baitira onura gehien jasoko dutenak, bakarrak ez diren arren". Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak, berriz, bidegorri honek Leizotz eta Erratzu industrialdeetan lan egiten duten herritarren eguneroko mugikortasuna errazten duela nabarmendu du.
Eraiki den bide zatiak 1820 metroko luzera du eta lau metroko zabalera. Bidegorria bereiztua da oinezko eta bizikletentzako. Betun-nahasketazko aglomeratu beltzarekin zolatuta dago eta 7,5eko gehieneko malda du.