Otsailaren 13an bete ziren 32 urte Joxe Arregi zizurkildarra torturapean hil zutela. Horren harira, ekitaldi berezia egin zuten Zizurkilen eguerdiko 13:00tan. 'Egia bide, askatasuna amets' lelopean, azken hamarkadatan torturapean hildako guztiak gogoan izan zituzten eta egia, justizia eta erraparazioa eskatu. Jende asko hurbildu zen atzoko ekitaldi hunkigarrira, hildakoen familiartekoei eta aldarrikapenari babesa ematera.