"Zigorrak eta bere alternatiba familian" tailerra Aita Larramendi Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 14a, 13:00

Otsailaren 20an eta 27an eskainiko da, asteazkenez, Ikastola Handiko (Txistoki) bilera aretoan, 16:45etik 18:15era.

"Zigorrak eta bere alternatibak familian" tailerra Guraso Eskolak antolatutako programaren baitan jorratuko da. Euskaraz emango da eta bi saio izango ditu, biak ere 16:45etik 18:15era. Buruntzaldeko udaletxeen laguntzarekin antolatu da tailerra.

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gorako haurren gurasoei zuzendua dago eta honako gaiak landuko dira, besteak beste: diziplinaren onurak, zigorrak, zigorren alternatibak, etab. Esanda bezala, tailer moduan egingo da, alegia, ez da hitzaldi soil bat izango. Adituak informazioa eskainiko du, baina gurasoen parte hartzeak hartuko du indarra.

Tailerra Joxe Amiama pedagogoak gidatuko du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!