Emergentzietarako Protokoloa martxan jarri du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 11a, 14:01

Euskal Meteorologia agentziek datozen orduetarako egin dituzten eguraldi iragarpenen aurrean, Andoaingo Udalak Emergentzietarako Protokoloa martxan jartzea erabaki du. Iragarpen horiek muturreko euri jasak aurreikusten dituzte.

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak emandako datuak:

Gaur astelehena, otsailak 11:

- Elurrari dagokion abisu horia 00:00etatik 24:00etara.

- Itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia 00:00etatik 15:00etara.

- Itsasaldeko arriskuari dagokion alerta laranja 15:00etatik 24:00etara.

- 24 ordutan 80 litro metro karratuko baino gehiago pilatzeari dagokion  alerta laranja Kantauri isurialdean 18:00etatik 24:00etara.

- Haizeari dagokion abisu horia haizeguneetan 15:00etatik 24:00etara.

- Haizeari dagokion abisu horia haizeguneak ez diren lekuetan 15:00etatik 24:00etara.

- Izotzari dagokion abisu horia 00:00etatik 24:00etara.

Bihar asteartea, otsailak 12:

- Elurrari dagokion abisu horia 00:00etatik 18:00etara.

- Itsasaldeko arriskuari dagokion alerta laranja 00:00etatik 9:00etara.

- Itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia 9:00etatik 24:00etara.

- 24 ordutan 80 litro metro karratuko baino gehiago pilatzeari dagokion  alerta laranja Kantauri isurialdean 00:00etatik 18:00etara.

- Ordubetean 15 litro metro karratuko baino gehiago pilatzeari dagokion abisu horia Kantauri isurialdean 00:00etatik 12:00etara.

- Haizeari dagokion abisu horia haizeguneetan 00:00etatik 6:00etara.

- Izotzari dagokion abisu horia 00:00etatik 24:00etara.

Udalaren oharrak

Andoaingo Udalak dei egiten die herritarrei tentuz ibili eta edonolako ezustekoak saiheste aldera behar besteko neurriak har ditzaten, batez ere, eta emergentzietarako protokoloan jasotako puntu beltzen arabera, Alejandro Kalonge, Ama Kandida, Bazkardo, Kaletxiki, Zumea, Kale Nagusia eta landaguneetako bizilagunei; hauei guztiei euren komertzio, enpresa zein garajeetan beharrezkoak diren neurriak hartzeko dei egiten die. Edozein kasutan, Udalak behar adina baliabide jarriko ditu martxan eguraldiak egunerokotasunean ahalik eta kalte gutxien eragin ditzan.

Ustekabe edo oharrik izanez gero, Udalak bi telefono zenbaki hauek jarri ditu herritarren eskura:

- Udala: 943300830

- Udaltzaingo: 092 / 900300819

Udalak gaineratu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak, ibaien egoera eta iragarpen meteorologikoa kontuan hartuta, Uholde Arrisku Plana larrialdi faseko 0 egoeran aktibatu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!