Inauteri eguna Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko otsailaren 11

Poxta Zahar taldeak larunbaterako prestatua zeukan egitaraua ez zen erabat aurreikusi bezala burutzerik izan, euriak ez baitzuen atsedenik eman ia egun osoan. Hala ere, giro bikaina izan zuten mozorroak jantzi eta kalera atera zirenek. Bazkalosteko showa Txanbolin taldeak irabazi zuen, eta karrozarik onena, berriz, kebabak egiten zituzten sukaldari talde batena izan zen.

Bideoa

Argazkiak