Aizkardiren mendi irteera, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 11a, 11:25

Nafarroa inguruan ibiliko dira Aizkardiko kideak datorren igandean. Zubietatik irten eta Labaien ingurura joango dira. Gorostieta era Irumugarrieta tontorrak zapaldu ondoren, Ireber-ko gainera joango dira, azkenik Beruetera jaisteko. Izena emateko azken eguna osteguna izango da eta 649717182 telefono zenbakira deitu edota Aizkardiko egoitzara joan beharko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!