Bertso jaialdia igandean, Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 11a, 10:49

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Julio Soto ariko dira bertsotan otsailaren 17an, Olaederra kiroldegian. Herrira ekimenak antolatu du bertso jaialdia eta sarrerak, dagoeneko salgai daude Iratzar eta Iru-aldeta tabernatan eta Amasa okindegian. Sarrerak aurrez erosiz gero, 1o0 euro ordaindu beharko da, tokian bertan berriz, 12 euro. Igande arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera bertso saioari, Jon Zaldua gai-jartzailearen aginduetara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!