Hasi dira Inauteriak Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzo ume eta gaztetxoek Ostegun Gizen eguna ospatu zuten. Gaur Gazte Lokalean karaokea eta koadrilen afaria egingo dira eta bihar arratsaldean izango da Inauterietako  desfilea.

Argazkiak

Egitaraua osorik:

OTSAILAK 8, OSTIRALA
18:30 Udal Musika Eskolaren kontzertu bufoa Bastero kulturgunean.
19:30 Karaokea Ambrosia Olabide zentroan.
20:30 Koadrilen afaria Gazte Lokalean.

OTSAILAK 9, LARUNBATA
09:30 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
11:30 Buruhandi eta erraldoien konpartsa.
12:00 Mozorroak eta konpartsak kalez kale.
12:00-13:15 Soinuka musika eskolako ikasleen kalejira.
17:00-20:30 Desfilea Txitibar plazatik Goikoplazaraino, txarangak lagunduta.
23:00-03:00 Nemux Disko Festa Nafarroa Plazan.

OTSAILAK 10, IGANDEA
09:30 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
12:00 Mozorroen nahiz Konpartsen kalejira.
17:00 “Katapuntxispun-festa” Nafarroa plazan.
18:30 Sardinaren segizioa, irteera Goikoplazatik.
19:30 Sardinaren ehorzketa Goikoplazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!