Ostegun gizen koloretsua Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 8a, 11:38

Herriko ikastetxeetako haurrek emanaldi koloretsu eta landuak eskaini zituzten Olaederra kiroldegian. Eguraldi narratsaren eraginez, herriko kaleak zeharkatzen dituen kalejira bertan behera geratu zen eta horren ordez, Olaederra kiroldegian bildu ziren haurrek euren mozorroekin. Lanbide ezberdinak irudikatu zituzten Dr. Fleming ikastetxekoek eta Gospel saioa eskaini zuten Jesusen Bihotza ikastolakoek. 

Argazkiak ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!