Ekainaren 3tik 9ra egingo den 2013ko Kirol Astearen antolaketa lanetan hasiak dira Andoaingo kirol elkarteak eta Kirol Patronatua, herriko ikastetxeekin eta Goiburu Golf Clubarekin batera, eta lan horien baitan 2013ko Kirol Merezimendu saria hautatzeko prozesua martxan jarri dute. Andoaingo edozein herritarrek du proposamenak aurkezteko epea; horretarako prestatutako fitxa bete (www.andoain.org web gunean dago zintzilikaturik) eta allurralde@andoain.org helbidera bidali beharko da apirilaren 7a baino lehen.
Kirolaren munduan errekonozimendua merezi duen pertsonari emango zaio garaikurra, azkenaldian jarduera fisikoaren munduan izandako lorpenak direla eta, edota bere bizitzan kirol munduari eskainitako lanagatik eta denboragatik.
Kirol Merezimenduaren lehen saria Jose Antonio Gutierrez Gutik eskuratu zuen iaz, Leizaran Eskubaloi elkartearen sorreratik klubaren garapenerako egindako lanagatik, bai zuzendari bezala, baita entrenatzaile gisa ere.