Inauteri eguna bihar Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko otsailaren 8a

Poxta Zahar elkarteak eta Bosko Anitz taldeak makina bat ekitaldi prestatu dute egun guztirako.

Hauxe, egitaraua:

POXTA ZAHAR
12:00 Anplipoteoa San Juan plazatik abiatuta.
14:00 Bazkari piknika. Janaria norberaren kontu. Tiketak Xauxar eta Movien salgai. Bazkalondoren, showa: musika talde bakoitzaren esku. Sariak.
17:00 Mozorro kalejira herrian barrena.
20:00 Pintxo-pote eta boka-tragoa Onbizik antolatuta.
22:00 Mozorro eta karroza lehiaketa Idiazabal kalean.
Aurtengo mozorroen gaia: Lanbideak.

BOSKO ANITZ
16:00 Kalejira Bosko Anitz txarangarekin. Ondoren, mozorro lehiaketa, txokolatada eta disko-festa Salesiar ikastetxean.