Urnietako Udalak jakinarazi duenez, Inauteriak direla eta, bihar arratsaldean Idiazabal kalea itxi egingo da 17:30etik goizaldeko 1:00etara, Zaldundegi jatetxearen paretik hasi eta Xauxar tabernaraino. Andoaingo norabidean doazen autoek Lizardi kaletik jo beharko dute (Egape ikastolatik Pintore kalera), eta Hernanirantz doazenek, berriz, Idiazabal kalearen atzealdetik (Zaldundegitik Eteneta elkartera). Aipatu tarte horretan Idiazabal kalea zeharkatu ahal izango duten bakarrak garraio publikoko autobusak eta larrialdietako ibilgailuak izango dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!