Amasa-Villabonako Udalak www.villabona.net web atarian lehiaketa bat jarri du martxan. Bertan, Amasa-Villabonako baserri baten argazkia ageri da eta parte hartzaileek zein baserri den asmatu beharko dute. Irabazle bakoitzak bina sarrera eskuratuko ditu, datorren otsailaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Aljibean egingo den ardoa eta gazta dastatzen ikasteko saiorako. Udalak sei gonbidapen dauzka eta baserriaren izena asmatzen duten lehen hiru herritarrei emango zaizkie. Erantzuna kultura@villabona.net helbidera idatzi beharko da.