Trafiko mozketak Inauterietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 7a, 13:37

Andoaingo Udalak jakinarazi duenez, otsailaren 9an, larunbatarekin, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara trafikoa itxita egongo da honako kaleetan: Karrika, Aita Larramendi, Martin Ugalde, Zumea, Kale Berria, Juan Bta. Erro, Kale Nagusia eta La Salle etorbidea. Autobusei dagokienez, autobus berdeak Sorabilla eta Aiztondo arteko geltokian jasoko ditu bidaiariak bi  norabideetan, eta Bazkardoko geltokian, berriz, Donostiara doazen autobusek, puntuan eta t'erdietan soilik jasoko dituzte bidaiariak. Garaiarreko autobusek, bestalde, Bazkardon eta Kale Txikin jaso dituzte bidaiariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!