2013ko Inauterietako Maskara Lehiaketako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 7a, 11:58

Inauterietako Maskara Lehiaketako sariak banatu ziren atzo arratsaldean Urigain kultur etxean. Eduardo Arreseygor eta Marga Oiartzunek zuzentzen duten Sormen Tailerrak antolatzen du lehiaketa, Andoaingo Udalaren laguntzarekin. Aitziber Ugartemendia Kultura zinegotziak azaldu zuenez, 38 lan aurkeztu dira aurten, eta horien originaltasuna eta irudimena nabarmendu dituzte epaileek. Aiora Arregik, Xebas Herrerok eta Marga Oiartzunek osatu dute epaimahaia.

Jarraian, saridunen izenak urtez urte:

8-9 urte:

1. saria: Unai Pernas.

2. saria: June Igarategi

3. saria: Markel Aznar

 

10-11 urte:

1. saria: Mikel Amenabar.

2. saria: Ibai Gurrutxaga.

3. saria: Naroa Vaz.

 

12-14 urte:

1. saria: Ainhoa Armendariz.

2. saria: Irune Gonzalo.

3. saria: Nagore Huizi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!