Udal musika eskolako ikasleen kontzertua ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 6a, 18:22

Besteak beste, MuGaz talde instrumentalak New Orleansen jatorria duten doinuak eskainiko ditu.

Inauterietako kontzertua eskainiko dute Udal musika eskolako ikasleek Ostiral Mehe egunean, arratsaldeko 18:30ean Basteroko auditorioan. Hasteko, perkusioko ikasleek L. Davilaren 'Shortcircuits' obra berezi eta ikusgarria eskainiko dute. Jarraian MuGaz taldearen eskutik  'Down by the riverside', 'Swing low' eta 'Oh when the saints' entzun ahal izango dira, New Orleansko dixieland eta jazz bandetan oinarria duten doinuak. MuGaz 11 eta 13 urte bitarteko 30 gaztetxok osatzen duten talde instrumentala da. Emanaldian musika tailerreko ume guztiek hartuko dute parte, baita hiru abeslarik ere.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!