Gurasoen arteko topaketetan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 4a, 14:56

Aurten ere, Amasa-Villabonako Ongizate sailak gurasoen arteko topaketak antolatu ditu. Izen-ematea dagoeneko zabalik da.

Ekimen honen baitan bi ikastaro egingo dira. Lehena martxoaren 4an, 11n eta 18an izango da eta bertan familian harreman egokiak izateko gurasoentzat estrategiak edota guraso bezala ondo eta seguru sentitzeko aholkuak eskainiko dira.

Bigarren ikastaroa, bestetik, maiatzean izango da da –6an, 13an eta 20an- eta honako gaiak landuko dira: nola lagundu seme-alabei beren gatazkak gainditzen; haurtzaro eta nerabezaroan modu egokian harremanak izaten ikasi eta irakatsi, eta nola lagundu seme-alabei beren etxeko lanekin.

Bi ikastaro hauek euskaraz zein gazteleraz eskainiko dira: 14:30etik 16:00etara euskaraz eta 18:30etik 20:00etara, gazteleraz.

2013ko gurasoen arteko topaketei amaiera emateko, psikologoa eta sexologoa den Kizkitza Arozenak Sexu heziketa etxean, haurtzarotik nerabezarora hitzaldia eskainiko du apirilaren 15ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Izena ematea

Izen-ematea Amasa-Villabonako Gizarte Zerbitzu sailaren bulegoetan (udaletxeko bigarren solairuan) egin beharko da, otsailaren 15a baino lehen, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!